XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

METODOLOGI BERRIKUNTZA Hezkuntz alorrean, jadanik planteiatua den eta nagusiki tekniko-pedagogikoa den arazoetako bat zera da, irakasleak irakasten erabili behar duen sistemaren zerbitzuko metodo eta tresnen azterketa eta ezagutzea.

Alor hau, gure garaiko pedagogia ezaugarritzen duenetakoa da eta inoiz, hezkuntzan planteiatzen diren gatazka guztien konponbide metodoa bakarrik bailitzan gainera.

Egia da noski, gauregungo irakasleen gehiengoak exijitutako informazio-kopurua, atentzioa eta dedikazioa desproportziozkoak direna, baldin eta ikasleengan lortzen ari diren emaitzekin konparatzen badira.

Egia da baita ere, giza-elementuen optimizazio-arrazoiengatik eta errendimentu tekniko ona lortzearren, gure ikasgeletako gehienetan exijitutako atentzio, dedikazio eta informazio-gastu hau minimora laburtu beharra dagoela.

Irakasleek ikasleentzat diseinatzen dituzten ikasegoeretatik abiaturik, ikasleak hartu behar duenarekin egiten dugu topo.

Baina ikasleak hartzen duena ezin daiteke nahasteria izan, antolakuntza hartu behar du eta antolakuntza horretan, irakasleak partaidetza handia ala txikia du kasuen arabera.